XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24 Zeberio.
Egun honetan pozikan nator
berriro zuen tartea
oroitutzen naiz lendabizikoz
hemen kanta nun urtea;
herritxo honek zabaldu zidan
bersuetako atea
hargatik nai det Idiazabali
gaur eskerrak ematea.

58 Amuriza.
Elurrez zuri zegon goizean
gure etxeko haritza
negu gorrian loratzen hasi
zaigu historiko hitza;
lagunak alkar proba beharrez
trantze estuan gabiltza
batzuk atzean gelditu arren
aurrera bertsolaritza
denok txapeldun izan gintezke
hori lortuko balitza.

1 Altuna.
Ez geralako oso
trebe ta listoak
zuzen kantatu naian
hauek arrizkoak;
zuen txaluak berriz
hain geiegizkoak
guretzat etzerate
beinepein gaiztoak.